Filmeko protagonistak

Zinez ekoiztetxeak, prentsaurrekoan adierazi du gaur, dagoeneko 20.000€ bildu direla “Barrura Begiratzeko Leihoak” filma egin ahal izateko.

Dena den, oraindik behar handia dagoela adierazi dute Koldo Mitxelena liburutegira bertaratutako Zinez-eko bozeramaileek, izan ere, beste 20.000€ behar dituzte oraindik.

Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia gogorarazi dute 3035 0134 46 1340044563 eta www.zinez.net webgunearen bitartez diru ematea egiteko aukera aipatu.

Haizea Belza Zinez ekoiztetxeko kideak azaldu duenez, ekarpen gehienak euskal herritarrek eginak badira ere (eta bertako enpresa-kominteek), Madril, Galizia, Holanda nahiz Alemaniatik ere egin dira ekarpenak.

“Kultur munduko jendearen babesa izugarria izaten ari da, baina ez daukagu indarrik elkartasun hori guztia bideratzeko, talde txikia garelako eta lanpetuta gabiltzalako filma bukatzen.” Eta Josu Martinez proiektuaren koordinatzaileak azpimarratu du: “Eskerrik asko denei”.

Bide batez, deialdia egin diete zinegotzi eta kargu publikoei “Barrura Begiratzeko Leihoak” maila pertsonalean diruz laguntzeko, argi gera dadin administrazioak ez duela ministroaren mehatxuarekin bat egiten. Deialdia alderdi politiko guztien karguei zuzenduta dago, ziur baitaude alderdi guztietan daudela kulturaren askatasunaren aldeko pertsonak.

Honen harira, Zinez ekoiztetxetik esan dute “Ministroaren mehatxuak beldurra eragiten du, baina beldur hori gainditu egin behar dugu, kultur-sorkuntza babeste aldera. Administrazioa kultur-eragile sendoa den aldetik, ministroaren mehatxua arriskutsua da kulturgintzarako. Areago, kulturgintzak rol garrantzitsua jokatu beharko du bakegintzan, bizikidetzaren legamia delako.”

Prentsaurreko honen baitan ere, azkenik, “Barrura Begiratzeko Leihoak” filmeko bost protagonisten izenak jakin ahal izan dira. Josu Martinezek Irati Tobarren historia kontatuko du, Eneko Olasagastik Mikel Anzarena, Enara Goikoetxeak Jexux Mari Zalakainena, Txaber Larreategik Jon Ugarterena eta Mireia Gabilondok eskutik helduko zaigu Gotzone Lopez de Luzuriagarena. Josuren hitzetan: “Aniztasuna dago presoen aldetik, egoera, adin, bilakaeraren aldetik, baina dena legamitzen duena Zinezen zinemagintza da. Zinezen zinemagintza mikroskopio bat da, pertsonen egia txikiak handitzen dituen zinemagintza hain zuzen ere“.

Pelikula dagoeneko amaituta, aste honetan bertan emango zaio Zinemaldiko selekzio batzordeari.

Ez dago iruzkinik oraindik

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>