Eskerrik asko herritar libreei

Kaixo adiskideok.

13.000 € bildu ditugu dagoeneko, galdu dugun diru-laguntzaren %30 pasatxo alegia.

Egiten ari zareten ekarpen ekonomikoa eskertu nahi dizuegu, hartu behar izan dugun erabaki zailaren ostean “Barrura Begiratzeko Leihoak” burutu ahal izango dugulako zuei esker. Zuen ekarpenak, gainera, kulturgintzari eta adierazpen askatasunari lagunduko die, bizi dugun egoeran kulturgintza librea arriskuan baitago.

Bildu larrutzeko erabili nahi izan gaituzte, baina ez dugu hori onartu nahi izan, eta, ondorioz, muzin egin diogu “Barrura Begiratzeko Leihoak” egiteko diru-laguntzari. Eta hor gelditu gara, bidean botata. Zuei esker, ordea, euskal preso politikoei buruzko film kolektibo honek argia ikusiko du.

Ez gara talde politiko bat, zinemagileak baizik, baina badugu duintasunaren oinarrizko nozio bat. Gure zinemagintza mikroskopio bat da, pertsonen egia txikiak handitzen dituena. Benetako zinemagintza, zinez.

Badakigu Espainiako Ministroaren mehatxuek beldurra eragiten duela, baina beldur hori gainditu egin behar dugu gure askatasun-esparrua gehiago murriztu ez dadin. Aurre egin behar diogu beldurrari, herritar libreak izan nahi badugu behintzat. Izan ere, kulturgintza librea da herrigintzaren bihotza.

Eskerrik asko, beraz eta berriz, zuen ekarpenagatik. Zuen eskuzabaltasuna saritu nahiko genuke film on bat egiten, eta horretan dihardugu jo eta ke.

Ez dago iruzkinik oraindik

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>