Honek idatzita: Zinez

Inbentarioa

Josu Martinez – Zinegilea

Hainbat denbora beranduago “Barrura Begiratzeko Leihoak” izango zenaz serioski pentsatzen hasi ginen lehen aldia, 2010eko irailean izan zela uste dut. Donostiako Zinemaldiko egunak ziren, eta Txaber Larreategi eta biok, bi filma aurkezten genituen bertan; “Sagarren denbora” eta “Prohibido recordar”. Gogoan daukat, madrildar kazetari batek gure hurrengo proiektua zein izango zen galdetu zigunean, “Una de presos” erantzun geniola guk. “Baina ez Gerra zibileko presoak”, puntualizatu zuen Txaberrek. “Oraingo presoak baizik”.

Ordutik, bi urte luze eta mila gauza ezberdin gertatu dira. Proiektu lauso hura, bost zuzendariren arteko filma kolektibo bihurtu da eta hainbat emozioz, mehatxuz, esperantzaz, desengainuz, beldurrez, deskubrimentuz eta batez ere, ikaskuntzaz betetako bidea egin dugu.

Gaur, inbentarioa egiteko ordua da. Estreinalditik kasik lau hilabete pasata, “Zinez”-ek proiektua bukatutzat eman du. Heldu ohi da momentu bat non filmek, -haurrek bezala- jadanik ez duten gurasoen eskutik joan beharrik, oinez ibiltzeko. “Barrura Begiratzeko Leihoak”-i iritsi zaio, beraz, emantzipatzeko ordua. Eta guri, prozesuaren balorazio bat egitekoa.

Datuei begira, edonork esango luke filma arrakastatsua izan dela. Kuantitatiboki, bederen. Urriaren bukaeran estreinatu zenetik, 15.000 ikusle baino gehiago izan ditu Euskal Herriko zinema komertzial, kultur etxe, unibertsitate, eta sala alternatiboetako emanaldiak kontatuz. Kritikak ere ez gaitu gaizki tratatu. Kasu gehienetan, positiboak izan dira, eta hala izan ez den kasuetan ere, elementu konstruktiboak ukan izan dituzte beti filmarekiko.

Baina dena ez da neurtzen “kuantitatiboki”. Elementu “kualitatiboak” ere kontatzen du. Eta alde horretatik, neure ustez, frakasatu egin dugu.

2010ko irailean proiektua madrildar kazetari hari azaldu genionean, geure buruari markatzen genion lehen helburua zen, filma edozein sentsibilitate politikotako jendeak ikustea; komentzituak baigeunden, termino humanoetan mintzatuz, askok, komunikabide dominanteetan agertzen ez ziren istorioak deskubrituko zituztela. Eta horrek, berraskidetze eta elkarbizitza prozesuan lagun zezakeela.

Zoritxarrez, ez da hala gertatu. Ez dugu lortu presoen gaia oraindik tabu sozial bihurtzen duen inkomunikazio harresia pitzatzea. Dudarik gabe, horretan, zerikusi handia izan du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak, Barne Ministroak eta zenbait komunikabidek filma estreinatu aurretik haren kontra altxatu zuten zentsura kanpaina bortitzak. Batetik, zabaldu zuen beldur-klimaren ondorioz, Euskal Herriko hainbat instituzio eta agentek filmaren kontrako boikot aktibo edo eta pasibo batean parte hartu zutelako. Eta bestetik, filma “terrorismoaren gorazarre” hutsa zela errepikatzearen ondorioz, guk bilatzen genituen sentsibilitate ezberdineko ikusle potentzial horiek, aretoetatik urrundu zituelako.

Baina ez litzateke zintzoa, norbere helburua ez betetzearen ardura osoa besteri egoztea. Seguraski, auto-kritikarako tartea ere zabaldu beharko dugu. Oso posible da, filmak gauza zenbaitetan asmatu ez izana. Akaso forman. Akaso denboran.

Nolanahi dela, gure intentzioa argia eta sinzeroa zen: Zinematik, sorkuntza artistikotik, errelato komunari ekarpen bat egitea. Eta nire ustez, denborararekin, hori geldituko da. Izan ere, hutsegite zein asmatze, bertoko errealitatean ainguratuta, eztabaida piztuko duen kultura batean sinesten segitzen dut nik. Eta errepresentatzen dituen ahotsen oihartzunak proiektatuko dituen zinema batean.

Inbentario hau bukatzera noa. Lehenago esan dut filmak haurrak legez direla; denborarekin, bakarrik ikasten dutela hegan. Bada, niri gustatuko litzaidake, “Barrura Begiratzeko Leihoak” ardo ona legez ere bihurtzea. Denborarekin, zapore goxoagoa izatea. Denentzat.

Zalantzarik gabe, seinale bikaina litzateke hori.

ZINEZ azken gutuna

Urriaren 27an “Barrura Begiratzeko Leihoak” filma Bilbon estreinatu genuenetik, 100 herritik gora bisitatu ditugu, Donapauletik Portugaletera, eta Ondarrutik Iruñeara ibili gara gelditu gabe. Eta orain, Oreretako emanaldiarekin, ziklo bat amaitutzat ematen dugu. Hiru  hilabete hauetan, 14.500 ikusle gainditu ditu filmak eta 1.500 bat dvd saldu.

Hala ere BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK ez da oraindik bukatu. Aurrerantzean pelikularen zabalkundea beste modu eta moldeetan egiteko asmoa  dago, bere ibilbidea egiten jarraitu dezan;  ekimen berezietan parte hartuz edo norberak  bere eremu propioetan eta ikusi ez dutenei zabalduz egitera animatzen dugu. Erosteko aukera ere izango da Elkar Megadendetan, baina bereziki  Zinezez ondorengo ahalegina Euskal Herriko mugak gaindituz, beste eremu batzuetara jausi egin eta nazioartean erakustea izango da, lehen erakustaldia Otsailaren 23an Bartzelonan egingo delarik.

Zinezek esku artean izan duen  lehen proiektu hau ez zen egi bihurtuko modu batera edo bestera jendearengandik jasotako, modu bateko zein besteko, laguntza eta inplikazioagatik izan ez balitz beraz, ez genuke agurtu nahi zuei, guztioi, gure eskerrik zintzoenak eman gabe. Zuen ekarpen ekonomikorik gabe, eta bereziki zuen babesik gabe, ezingo genukeen inolaz aurrera egin.

Bi urte luze joan dira Josu Martinezek filma egitearen burutazioa azaldu zigunetik. Asmoa beharrezkoa eta interesantea iruditu zitzaigun gaia eta plantemendu artistikoaren aldetik. Ordutik, Zinezeko lan-taldea, asmo hori behar lekura eramaten ahalegindu da. Baina ez da beti guk uste eta espero bezala izan, ez da beti eta denen aldetik  ondo hartua izan, errespetoz jasoa izan, badira oraindik preso politikoak eta bere senidek bizi duten errealitatea kontatzea (pelikula batean bada ere) letra handiz, zentsurarik gabe, oztoporik gabe onartzen ez dutenak, “normalizazio” bidean egon bagaude ere asko eta handiak dira oztopoak. Zentzu horretan BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAKek jasotako erasoak gogorrak eta justifikatu ezinak izan dira, bereziki pelikula  erakutsi aurretik.

Ondoren, pelikulak hitzegin duenean kritika onak baino ez ditu jaso. Kosta hala kosta  herri honetan jende askok bizi eta ziprizten duen arazo larri bat pantalla handira eramateko gai izan gara, zentzu honetan urrats handia eta  garrantzitsua izan dela uste dugu.

Ikuskako azken ataleko aipu hau gure eginez bukatu nahi genuke: “Zinema euskaraz izan dadila, guk emango geniekeen lekukoa “Barrura Begiratzeko Leihoak“en etapa amaitu eta beste lan berri batzuei ekiterakoan”, beste hau erantsita:  ”…euskaraz eta aukeratzen den gaiaz aritzeko askatasuna”.

Izango dugu elkarren berri.

ZINEZ

 

Filmin-en ikusgai

“Barrura Begiratzeko Leihoak” filmarekin Euskal Herriko ehundik gora herritan egindako bira amaitzear dagoen honetan, gaurtik aurrera beste bide bat eskaini nahi dizuegu pelikula ikusi ahal izateko.

www.filmin.es webgunean, filma alokatzeko aukera duzue 1’95 euroren truke.

Pantaila handia nahiago duzuenontzat, gogoan izateko bi aukera: urtarrilaren 22an Zornotza aretoan egongo gara 20:00etan, eta urtarrilaren 26an berriz, Oreretan.

Aurkezpen emanaldien amaiera

Lehendabizi mila esker, oztopo guztien gainetik “Barrura Begiratzeko Leihoak” ikusleengana helarazten lagundu diguzuelako. Ehundik gora izan dira, beste hainbeste herri eta auzotan, zuei denoi esker, bi hilabete hauetan antolaturiko emanaldiak. Esker mila.

Aurkezpen emanaldiak bukatu direnez gero 678 483 772 zenbakia zerbitzuz kanpo geratuko da gaur bertan, baina edozer nahi izanez gero 658751080 zenbakira deituta aurkituko gaituzue.

Aipatutako aurkezpen emanaldien azken apurrak zeintzuk izango diren, momentuz behintzat, hementxe:

URTARRILAK 10

Adunako Kultur Aretoan 20:00etan

Lasarteko Manuel Lekuona aretoan 21:30etan

URTARRILAK 13

Lasarteko Manuel Lekuona aretoan 19:30etan

URTARRILAK 22

Zornotzako Zornotza aretoan 20:00etan

URTARRILAK 26

Oreretan

Ez galdu filma pantaila handian ikusteko azken aukerak!

 

 

PRONTO, EN INTERNET

Despues de recorrer de norte a sur Euskal Herria, el documental “VENTANAS AL INTERIOR” se podrá ver pronto en internet.

Con el año nuevo, en breve se podrá descargar o ver en linea en la plataforma FILMIN; la plataforma digital en castellano más grande del mundo.

Por otra parte, y si todo va bien, más adelante también estará disponible en una nueva plataforma vasca, junto con otra media docena de largometrajes del país.

Por tanto, en breve, “VENTANAS AL INTERIOR” estará disponible en la red. Si no la habeis visto aún, ¡no perdais la oportunidad